XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bakoitzak izendapena onartu ondoren erantzun zitzaion gutunari.

Bizkaiko Batzar Nagusietatik itzultzaile bat hautatzeko epaimahairako ordezkari bat eskatzen dute.

A. Irigoyen izendatu da, R. Badiola ondoko dela.

Izendapenekin jarraituz, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Turismo Sailetik euskarazko literatur lanak sortarazko dirulaguntzak emango dituen batzorderako ordezkaria izendatzea eskatzen dute.

Era berean, beste gutun baten bidez, bekak, laguntzak eta bidaiarako laguntzak banatuko dituen mahairako beste ordezkari bat eskatzen da. P. Altuna arduratuko da bietaz.

Eskuartekoak Datorren irailean Pekinen egingo den liburu erakusketarako gure argitalpenetakoren bat aurkezteko eskaintza jaso da Madrilgo Kultura Ministeritzatik.

Bilboko egoitza berria dela eta Bidarrain hartutako erabakiei buruz gutun bat aurkeztu du A. Irigoyenek, E. Erkiaga, J. Gorostiaga eta F. Krutwig-ekin batera izenpetua.

Euskaltzainburuak irakurri ondoren eta iritzi batzu ikusita idazki hori euskaltzainburuaren esku uztea erabaki du aurkezleak.

A. Zorrillaren eskari bat jaso da telefono eta telekomunikabideetako hiztegi batentzat babesa, kontseilua eta zuzendaritza eskatzen.

Hiztegi teknikoa denez ez da zuzenean Euskaltzaindiaren egitekoa.

Beste batzutan egin izan den moduan, hizkuntzaren aldetik bere eritzia eta azken begiratua eman ditzake.

Bestalde, euskaltzainburu izan zen Inazio M. Etxaide jaunaren Telefonoa sortze eta aurrerapena (1929) lana kontuan edukitzea gomendatuko zaio.

Eta besterik gabe amaitu da batzarrea.

2. Batzarrea Donostian, Gipuzkoako Foru Diputazioaren batzar-aretoan, 1988. eko apirilaren 29an, egin du Euskaltzaindiak hileroko bere 2. batzarrea.

Arratsaldeko 3 t`erdietan bildu dira, lehenengo batzarrean agertzen direnez gain, agertzen direnez gain, beste hauek; J. M. Leizaola, ohorezkoa; J. A. Arana Martija, J. A. Arkotxa, M. Atxaga, R. Badiola, J. Etxaide, J. M. Etxebarria, J. Garmendia Larrañaga, X. Kintana, J. A. Loidi, X. Videgain eta J. J. Zearreta, urgazleak.

Goizeko bilkuraren berri. J. M. Satrustegi Idazkariak ematen du goizeko bilkuraren kontu, xehetasun nagusiak azpimarratuz.

Euskal Herriko Atlas Linguistikoaren azalpena.

Gotzon Aurrekoetxea jaunak 1987an Atlasgintzan egindako lanen azalpena egiten du.

Hiru puntu azpimarra daitezke bere txostenean: lehena, inkestagintzaren kalitateaz egindako egiaztapenak homogenitatea neurtzeko; bigarrena, informatizapenaz kanpoko arazo batzurengatik atzeratu dena, CNRS.ekiko erdizkako harremanengatik, hain zuzen; eta hirugarrena, artxibaketa dela eta egindako edo egingo diren lanak gordetzea eta honekin lotuta Euskaltzaindiari euskal fonoteka martxan jartzea eskatzen zaiolarik.